XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8. GEROALDIRA BIDAIA: ESTROPADA ESPAZIALAK

ARTHUR CLARKE-REN AMETS ESPAZIALAK

Merton-i, periskopioaren ondoan grabitaziorik gabe flotatzen ari zela, kanpoaldeko bela erraldoiak ontzia betetzen zuela iruditu zitzaion.

Bai, kanpoan 500.000 m2-ko bela ikaragarria zegoen zabaldurik, gidari-ontziarekin 100.000 km-tik gorako sokez lotuta.

Garai batean, te bila Txinako itsasoetan barrena ibilitako itsasuntzi guztien belak izara erraldoi bat osatuz josita ere ezingo zuketen Dianak eguzkipean zabaldurik zeukan bela ikaragarri harekin lehian ibili.

Baina bela haren itxurak, besterik ematen bazuen ere, xaboi-burbuilak duen konsistentzia baino handiagorik ez zeukan, plastiko aluminizatuzko 500.000 m2-ko bela haren lodierak zentimetro-milioren bat baino ez baitzuen.

- T minus hamar segundo.

Grabatzeko kamera guztiak: MARTXAN.